Nortzuk Gara

Euskal Herrian Haur Eskola talde bat aurkezten dizkizuegu. “Txanogorritxu Haurtzaindegia”.
Haur Eskola gisa daukagun helburua gaur egun existitzen diren zerbitzuak hobetzea eta handitzea da.
Materialei dagokienez, indarrean dagoen Europar Batasuneko arautegia zorroztasunez betetzen duen materialak erabili ditugu, baita umeen “zaintza eta kontrolerako” teknologia egokitua ere.
Eta hezkuntza-programari dagokionez, egun existitzen diren hezkuntza sistemak konbinatu ditugu, esate baterako, Glenn Doman-en estimulazio goiztiar metodoa, Musikoterapia, Baby Einstein, pertzepzioa, logika eta abar…hezkuntza proiektu hau “Tuoren Basoa” istorioarekin konbinatzen dugu, bertan urtez urte umeekin batera hazten den txoritxu atsegin bat agertzen da eta istorio batzuk kontatzen dizkie maskota baten bidez, Tuo bera dena.
Txanogorritxuk baditu ingurunearen Bioprotekziorako ekipoak. Hauen xedea usainak desagerraraztea eta ahal den neurrian umeen arteko gaixotasunen kutsadura saihestea da (ingurune garbia).
OZONO DOKUMENTUA GEHIGARRIZKO INFORMAZIOA DESKARGA EZAZU
“Txanogorritxu Haurtzaindegiak” 250m2 eta 450m2-ko zabaltasun handiko lokaletan egokiturik daude, honekin lortzen duguna umeak gune zabaletan zaintzea eta mailaka banatutako gela handietan mantentzea da.
Proiektu honetan magisteritzan eta pedagogian titulatuak diren irakasleek hartzen dute parte. Era berean, esperientzia handiko goi mailako teknikariak eta haurtzaintza laguntzaileak ditugu.
Haur Eskola barruan umeekiko komunikazioa funtsean euskaraz izango da eta momentu eta ekintza zehatz batzuetan, ingeleraz. Logikako Bit-ekin 3 hizkuntzatan elkarri eragingo diote, soilik ingeleraz Baby Einstein bideoen bitartez, estimulazio goiztiarreko klaseak irakatsiko zaizkie, Glenn Doman metodoari esker, euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz. Baina gure lehentasun nagusiak umeen arreta eta zaintza dira, betiere asko dibertituz.


